XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZUGARRAMURDIKO BESTAK

Agorrilaren 13tik 18ra

Larunbata 13:

Goizean Iparreko Migel bere ultraligeroarekin zerutik goxokiak botatzen ibiliko da (eguraldiak laguntzen badu).

Eguerdiko 12etan besta hasierako suziria eta ezkil joaldia.

Segidan poteoa Ezpeletako txarangarekin; 5etan haur jostetak, ohe elastikoak; 7,30etan txokolatada eta Pastiza txapelketa Plazan: 1. saria bi afari, 2. saria lore sorta bat; 11etan piperrada; Arratsalde eta arratsean dantzaldia ZIRIKA taldearekin.

Igandea 14:

Herriko pilotaleku berriaren inaugurazioa.

Goizean eta arratsaldean pilota partidak.

Eguerdian herri bazkaria, Arzallus eta Arozena bertsolariekin.

Egun guzian Tolosako Neka-Ezinak txaranga karrikak animatzen arituko zaigu, baita Baigorriko gaiteroak ere.

Arratsalde eta arratsean dantzaldia URRATS taldearekin.

1915. urte inguruan lezeetan ateritako argazkia.

Ageri denez, lehen harri kozkorretan jartzen ziren eta ez orain bezala bankutan.

Emakumeak ez ziren ageri orduan.

Astelehena 15:

11,30etan Meza Nagusia.

Ondotik Herriko Etxeak aperitifa eskeiniko du.

12etan makilariak.

Ondotik Begiraleak Donibandar dantza taldea arituko da.

4etan eskual jokoak.

Tartean bertsolariak arituko dira, Txomin Amorena gai-jartzaile dutela.

6,30etan berriz ere makilariek eta Begiraleak dantza taldea.

Dantzaldia ADUR taldearekin.

Asteartea 16:

10etan plater tiraketa.

12etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna.

Ondotik aperitifa Urruñako Herburu txarangak animaturik.

4,30etan ahate eta giltza jokoa Behitiko karrikan Amorenak eta Herburu txarangak alaiturik.

6etan Atsulai dantza taldea arituko da.

Dantzaldia URRATS taldearekin.

Asteazkena 17:

10etan eskea Aitor eta Daniel akordeolariekin herri guzian barna.

2etan bazkaria eskean ibili direnentzat.

4etan zikiro jatekotz tipul eta piper xehaketa eta haragi prestatzea animatzen direnentzat.